Plazaren forma bera azterturik zurruntasunetik malgutasunerako bidearen jorraketaren haritik gabiltz lanean. Horretarako eremuaren ulerketarako ebaketa lantzea garrantzitsua deritzogu, gure proiektua bera asko zehaztuko baitu ebaketak.Horrela, Txillida nukleo zurrun, itxi eta horizontaletik, erdiko nukleo anitz, loturadun eta bertikalaren oreka bilatu dugu, honek lotura lana eta muga era berean lotuz. Muga esaterakoan, bereiztuko genuke alde zurrun eta malguaren artekoa, hau da, trantsizioa suposatuko duena espazio publikora bidea irekiz. Eszenatoki funtzio egingo luke azalak berak.
Erdiko nukleoa komunikazio gunea izango da, izaera antolatzailea, luzanga eta karratua izan ordez, eremuaren zabalera osoa hartuko du, lerdena eta zabala lortuz, orekatua, plazari erantzungo diona, azal bat. Kota aldaketa bidez lotura ugari harremanduko dira.
Sarrera bi aldetatik egitea interesgarria deritzogu, alde banatan duen kale izaerarekin bat etortzeko, biei erantzuna emanez.
No hay comentarios:
Publicar un comentario