Proiektua garatzeko alde zaharreko balditzak aztertuta, gure proiektuan espazio publikoak zeresan handia izango zuela erabaki genuen hasieratik. Almendran bertan kokatutako espazioa, inguruko hutsune garrantzitsuenetarikoa izanik, eskatutako programa bitan banatu genuen : Espazio publikoarekin harreman zuzena izango duten ekintzak alde batetik eta zeharkako harremana izango dutenak bestetik. Horrela, ekintza pilaketa, ahalik eta modu dentsoenean egitea planteatu dugu, espazio publiko/ harremantzeko espazioa nagusitu dadin.
Txillidaren erantzuna izango den eraikin bertikalean, kirol ekintzak, liburutegia, sukalde/jatetxea, txillida erakusketa gela.... (+22)// Oinean, 6x33 metroko okupazioa.
Auditorio nagusia, programa eraikin eta bizikidetza espazioaren arteko lotura puntua izango da.(+3.85)// Oinean 12x20ko okupazioa.
Gainontzeko espazioan, merkatu, eragile ezberdinentzak gela, auzokideentzako elkargune puntuen bateratzea emango da nukleo edo espazio ezberdinetan.
ERAIKIN NAGUSIAREN ZEHARKAKO EBAKETA
FUNTZIO/EKINTZA ANTOLAKETA ERAIKIN NAGUSIAN