Lehenengo hausnarketan ikusten nuen hainbeste erabilera elkarlotuko ziren espazio batean ezinezkoa litzatekela jarduera bakoitzari bere espazioa ematea. Horrela HALL bat erdian izatearen ideian sartu nintzen. Honek espazioaren pertzepzioa guztiz hartzea ahalbidetzen duen heinean, lotura garbia da inguruko elementuekin. Zentrura iristen, zeuk aukeratuko zenuke zein norabidetan joan, solairu berdinean geratu, goikoetara igo...
Horretarako ibilbidea planteatzen dut, solairuka elementu finko batzuk jarri ordez, elementu hauek mugikorrak izango dira berarekin ibilbidea, eskailera izango dena, eramanez. Ibiilbide hau bertikala edo horizontala izango da soilik, horrela leku gutxiago okupatuko du eta mugikorra izango da.
Elementuak 3x3m-ko kontenedore formatoa izango da, elementu merke eta muntai errazekoak, lortu nahi dudan itxuran lagunduko baitute. Alde bat irekia izango dute eta forma eta dimentsio desberdinekoak.
Barne-kanpoaren erlazioa landu nahi izan dut, egun osoa irekia egongo den heinean ingurua konektatzeko, bai kaletik baita atzeko patiora sarrera ere. Horrela espazio mugagabe infinitu bat lortuz, zer den kanpoa eta zer den barrua, noiz amaitzen den,... Borgesen arira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario