martes, 28 de febrero de 2012

        Elementuak antolatzeko orduan 3 kasu hautatu ditut nik, hala ere, aldaera ugari dituenez, beste horrenbeste gauzatzeko posibilitatea emango luke. Kontenedore elementu hauek errail batzuen bidez mugituko lirateke bertikal eta horizontalki.

        Batetik, egoera arrunta izango genuke, txoko desberdinak sortuz ibilbide bertikal edo horizontalaren bidez iritsiko ginake. Egoera berdin honek espektakulu eta akrobazietarako ere balioko luke, irisgarritasunaren zailtasuna dela eta.

        Bestetik, elementuak sarrerara hurbilduz, horrelako fatxada eszenario bat lortuko genuke, egunen baten antzezlan edo kontzerturen bat kalera zuzendua egingo balitz.


        Azkenik, ekitaldiak solairu berdin baten irisgarritasuna eskatuko baluke, honako hau egingo litzateke, elementuak elkarrein lotuz eszenatoki karratu bat hall-ari begira, inguratuz.

lunes, 27 de febrero de 2012

BAKARKAKO ARIKETA GASTEIZ

        Bakarkako ariketa honetan saiatu naiz erabilera guztiak elkar konektatzen, elementu batek erabilera bakar bat izan ordez, multifuntzional izango dela alegia. Elementu hauek elkar lotu eta konektatu daitezke espazio handiagoak sortzeko.

        Lehenengo hausnarketan ikusten nuen hainbeste erabilera elkarlotuko ziren espazio batean ezinezkoa litzatekela jarduera bakoitzari bere espazioa ematea. Horrela HALL bat erdian izatearen ideian sartu nintzen. Honek espazioaren pertzepzioa guztiz hartzea ahalbidetzen duen heinean, lotura garbia da inguruko elementuekin. Zentrura iristen, zeuk aukeratuko zenuke zein norabidetan joan, solairu berdinean geratu, goikoetara igo...

        Horretarako ibilbidea planteatzen dut, solairuka elementu finko batzuk jarri ordez, elementu hauek mugikorrak izango dira berarekin ibilbidea, eskailera izango dena, eramanez. Ibiilbide hau bertikala edo horizontala izango da soilik, horrela leku gutxiago okupatuko du eta mugikorra izango da.

        Elementuak 3x3m-ko kontenedore formatoa izango da, elementu merke eta muntai errazekoak, lortu nahi dudan itxuran lagunduko baitute. Alde bat irekia izango dute eta forma eta dimentsio desberdinekoak.

        Barne-kanpoaren erlazioa landu nahi izan dut, egun osoa irekia egongo den heinean ingurua konektatzeko, bai kaletik baita atzeko patiora sarrera ere. Horrela espazio mugagabe infinitu bat lortuz, zer den kanpoa eta zer den barrua, noiz amaitzen den,... Borgesen arira.



domingo, 12 de febrero de 2012

"Por antecomedores y galerias salió a patios iguales y repetidas veces al mismo patio. Subió por escaleras polvorientas a antecámaras circulares; infinitamente se multiplicó en espejos opuestos;... En el segundo piso, en el último de la casa le pareció infinita y creciente. La casa no es tan grande - pensó -. La agradan la penumbra, la simetria, los espejos, los muchos años, mi desconocimiento, la soledad."


Borges