PROIEKTUAREN AURKEZPENA
Nekazal izaera galtzen ari den herrian, bultzada eman diogu Mendozak berezko duen jarduera honi. HEZKUNTZA / LANA / TURISMOA nekazaritzara bideratuz, 3 nukle/gune landu ditugu bakoitzaren izaera eta kanpo faktoreei erreparatuz.
Nekazaritza berpiztu, bultzatu eta ikusgarri bihurtzea izan da helburu nagusia. Horretarako nekazaritza eskola, MOTORE, eta herri ibilbidea , ERAKUSLEIHO, proposatzen ditugu.
PROPOSAMEN BATERATUA: MODULOAREN ERABILERA
Gure proiektuak eragina herri osoan izango duenez, interbentzio bateratu bat egiteko asmoz, eraikitze sistema planteatu dugu. Sistemak, altzairuzko egitura arina izango du, dimentsioak beharren arabera aldatuko direlarik. Itxitura opako (egurra) eta transluzido (PLR) konbinazioak proposatzen ditugu erabileraren arabera. Azal honek, irekiera sistema berezia izango du eta honek panel funtzioa (informazioa zabaltzeko) eta tenperatura kontrolerako funtzioa ere izango ditu.
Nekazaritza eskola, herrian sortuko diren negutegi berriak, biltegiak eta gune ezberdinetako eranskin eta interbentzioak sistema edo modulo honen bariazioak dira.
1. GUNEA: NEKAZARITZA ESKOLA, HERRI NEKAZARIAREN MOTORE
Nekazariak formatzea / Profesionalen elkargune izatea / Nekazaritza kontzientzia sortzea
KANPO GUNEEN ANTOLAKETA:
Herri eta eskolaren arteko lotura
BARNE ESPAZIOAK
Sarrerako gunea
Azken solairuko espazio anitza
Etxebizitza indibidualaren ikuspegia
2. GUNEA: HERRIKO ESPAZIO ZENTRALA
GIZARTE ETXEAREN IKUSPEGIA
SORTUTAKO MERKATUAREN IKUSPEGIA
3. GUNEA
Herriaren gune berrian kokatzen da. Bertako bizilagunek, ez dute nekazaritzarekin harreman estua. Horregatik, hezkuntza puntu bat sortzea da proposamena.
PROIEKTUAREN INFORMAZIO OSAGARRIA:
No hay comentarios:
Publicar un comentario