lunes, 14 de mayo de 2012

PROIEKTUAREN IRUDIAK


Hemen gehitzen ditugu proiektuaren irudi batzuk, azken emaitzaren interpretazioa izango direnak.

ESPAZIO PUBLIKOAREN IRUDIAK

GUNE EDO TXOKOAK


AUDITORIOAREN KANPO ERABILERA


GUNE EZBERDINEN ERABILERA


ERAIKIN NAGUSIAREN IRUDIAK


ERAIKIN NAGUSIAREN EGITURAREN ETA FUNTZIO ANTOLAKETAREN ESKEMA

ITXITURAREN DESPIEZEA

XEHETASUN TIPOA

BARNE ESPAZIOEN IZAERA


JATETXE ETA SUKALDEAREN IKUSPEGIA. ALTUERA BIKOITZA SUKALDERA SARRERA BEZALA. 

PROIEKTUAREN AZKEN EMATEA


Omnibus proiektuaren lehen analisi modura, Gasteizko alde zaharreko egoera sozio ekonomikoaren hainbat faktore aztertu ditugu. Gaur egungo arazo ekonomiko eta alde zaharrean ematen den kultura aniztasuna balantzan jarrita zehaztu dugu programa. Azterketaren oinarriak mapa kontzeptual eran. http://prezi.com/1pbaz7nktnbt/gasteizko-alde-zaharra/

Alde zaharreko kaleek daukaten bizitasunarekin alderatuz, denen lotura de puntu garrantzitsu honek ez du aberastasun edo mugimendu hau islatzen. Nahiko degradatutako eremua dela ikus dezakegu. Horregatik, nahiz eta horrelako interbentzio PUBLIKO baten kostu ekonomikoa handia izan, beharrezkoa ikusten dugu sozialki dauden beharrei aurre egiteko orubeari  irtenbide berri bat ematea.


Alde zaharreko almendra muinoan kokatuta, sortutako proiektuak erreferente bisual izatea garrantzitsu ikusi dugu hasieratik. Bestalde, gunera heltzen diren kaleen amaiera edo elkarketa puntu bezala espazio publikoaren trataera proiektuko puntu garrantzitsu bezala ulertu dugu, zirkulazioaz aparte, programaren zati bat bertara eramanda. Kanpo espazio honek ahalik eta presentzia handiena izateko, gainontzeko programa eraikin konpaktu eta dentso baten ezartzea ikusi genuen bideragarri.

Espazio publiko eta eraikinak osotasunean landuko dira, proiektu bakarraren parte izanda.




Erabilera, egitura, funtzioak eraikin nagusian...




Orokorreko ikuspegia.











Eraikin nagusian erabilera guztiak modu berean antolatuko dira, espazio berberari etekin ezberdinak ateraz. Ekintza ezberdin guzti hauek bateratzeak, bloke nagusiaren aberastasuna suposatzen du, harreman bisual eta fisikoak oinarri.


DISEINURAKO FAKTORE EZBERDINAK

_ Argiztapen naturala eta aireztapena: 

_IPARRALDEKO FATXADAN, oihal horma itxitura egonda, hau izango da argiztapen orokor edo difusorako iturri nagusia. Argi sarrera gainontzeko fatxadatan baino uniformeagoa izango da eta ez da eguzki babesik ezarriko. Ohial horma finkoa izango da irekierarik gabe.

_HEGOALDEKO ITXITURAN, hormigoi polimerozko itxitura aireztatua izanik eta fatxada itsu bezala ulertuz,  argiztapen fokalera bideratutako zirrikituak planteatzen dira bertan. Zirrikitu hauek bermatuko dute eraikinaren aireztapena, bertan leiho erabilgarri linealak kokatzen direlarik. Hauen kokapena, erabileren behar eta erabiltzaileen posizioen araberakoa izango da.


Instalazioak sabai faltsu eta zorutik bideratuko dira, egituratzailea den hormigoia bistan geratuz.
Era berean, erabilera guztiak ikusgarriak izango dira komunikazio nukleotik, lotura bisuala handituz.

         



Erabilera ezberdinen arteko harremana islatzen da. igogailua guneen sarrerekin dago konektaturik, egituraren parte izateaz aparte harreman fisikoa lantzen da, irekitzean guneen sarrerara bideratzen zaituena. Eskailera harreman bisualaren oinarri da, beirateen bidez gelen aktibitate guztia nabari baita. Guneen lotura ahalbidetzen du, eraikin konplexu eta bateratua sortuz. Gainera, eraikinak berak, kanpo espazioekin harremana lantzen du sarrera, terraza eta igerileku / baratze bitartez.
           



Erabilera banaketa hauek hemen ikus daitezke, harreman fluxuak eta azalera/ solairu ezberdinen konbinaketa.



SOLAIRUZ SOLAIRU PROGRAMA OSOA ERAIKINEAN.












Espazio publikoaren planteamendua.




lunes, 30 de abril de 2012

Funtzio/Ekintzak garatzen


Proiektua garatzeko alde zaharreko balditzak aztertuta, gure proiektuan espazio publikoak zeresan handia izango zuela erabaki genuen hasieratik. Almendran bertan kokatutako espazioa, inguruko hutsune garrantzitsuenetarikoa izanik, eskatutako programa bitan banatu genuen : Espazio publikoarekin harreman zuzena izango duten ekintzak alde batetik eta zeharkako harremana izango dutenak bestetik. Horrela, ekintza pilaketa, ahalik eta modu dentsoenean egitea planteatu dugu, espazio publiko/ harremantzeko espazioa nagusitu dadin.



Txillidaren erantzuna izango den eraikin bertikalean, kirol ekintzak, liburutegia, sukalde/jatetxea, txillida erakusketa gela.... (+22)// Oinean, 6x33 metroko okupazioa.

Auditorio nagusia, programa eraikin eta bizikidetza espazioaren arteko lotura puntua izango da.(+3.85)// Oinean 12x20ko okupazioa.

Gainontzeko espazioan, merkatu, eragile ezberdinentzak gela, auzokideentzako elkargune puntuen bateratzea emango da nukleo edo espazio ezberdinetan.



ERAIKIN NAGUSIAREN ZEHARKAKO EBAKETA



FUNTZIO/EKINTZA ANTOLAKETA ERAIKIN NAGUSIAN




martes, 10 de abril de 2012

EBAKETATIK LANEAK...

 Plazaren forma bera azterturik zurruntasunetik malgutasunerako bidearen jorraketaren haritik gabiltz lanean. Horretarako eremuaren ulerketarako ebaketa lantzea garrantzitsua deritzogu, gure proiektua bera asko zehaztuko baitu ebaketak.Horrela, Txillida nukleo zurrun, itxi eta horizontaletik, erdiko nukleo anitz, loturadun eta bertikalaren oreka bilatu dugu, honek lotura lana eta muga era berean lotuz. Muga esaterakoan, bereiztuko genuke alde zurrun eta malguaren artekoa, hau da, trantsizioa suposatuko duena espazio publikora bidea irekiz. Eszenatoki funtzio egingo luke azalak berak.
 Erdiko nukleoa komunikazio gunea izango da, izaera antolatzailea, luzanga eta karratua izan ordez, eremuaren zabalera osoa hartuko du, lerdena eta zabala lortuz, orekatua, plazari erantzungo diona, azal bat. Kota aldaketa bidez lotura ugari harremanduko dira.



Sarrera bi aldetatik egitea interesgarria deritzogu, alde banatan duen kale izaerarekin bat etortzeko, biei erantzuna emanez.