lunes, 14 de mayo de 2012

PROIEKTUAREN IRUDIAK


Hemen gehitzen ditugu proiektuaren irudi batzuk, azken emaitzaren interpretazioa izango direnak.

ESPAZIO PUBLIKOAREN IRUDIAK

GUNE EDO TXOKOAK


AUDITORIOAREN KANPO ERABILERA


GUNE EZBERDINEN ERABILERA


ERAIKIN NAGUSIAREN IRUDIAK


ERAIKIN NAGUSIAREN EGITURAREN ETA FUNTZIO ANTOLAKETAREN ESKEMA

ITXITURAREN DESPIEZEA

XEHETASUN TIPOA

BARNE ESPAZIOEN IZAERA


JATETXE ETA SUKALDEAREN IKUSPEGIA. ALTUERA BIKOITZA SUKALDERA SARRERA BEZALA. 

PROIEKTUAREN AZKEN EMATEA


Omnibus proiektuaren lehen analisi modura, Gasteizko alde zaharreko egoera sozio ekonomikoaren hainbat faktore aztertu ditugu. Gaur egungo arazo ekonomiko eta alde zaharrean ematen den kultura aniztasuna balantzan jarrita zehaztu dugu programa. Azterketaren oinarriak mapa kontzeptual eran. http://prezi.com/1pbaz7nktnbt/gasteizko-alde-zaharra/

Alde zaharreko kaleek daukaten bizitasunarekin alderatuz, denen lotura de puntu garrantzitsu honek ez du aberastasun edo mugimendu hau islatzen. Nahiko degradatutako eremua dela ikus dezakegu. Horregatik, nahiz eta horrelako interbentzio PUBLIKO baten kostu ekonomikoa handia izan, beharrezkoa ikusten dugu sozialki dauden beharrei aurre egiteko orubeari  irtenbide berri bat ematea.


Alde zaharreko almendra muinoan kokatuta, sortutako proiektuak erreferente bisual izatea garrantzitsu ikusi dugu hasieratik. Bestalde, gunera heltzen diren kaleen amaiera edo elkarketa puntu bezala espazio publikoaren trataera proiektuko puntu garrantzitsu bezala ulertu dugu, zirkulazioaz aparte, programaren zati bat bertara eramanda. Kanpo espazio honek ahalik eta presentzia handiena izateko, gainontzeko programa eraikin konpaktu eta dentso baten ezartzea ikusi genuen bideragarri.

Espazio publiko eta eraikinak osotasunean landuko dira, proiektu bakarraren parte izanda.




Erabilera, egitura, funtzioak eraikin nagusian...




Orokorreko ikuspegia.











Eraikin nagusian erabilera guztiak modu berean antolatuko dira, espazio berberari etekin ezberdinak ateraz. Ekintza ezberdin guzti hauek bateratzeak, bloke nagusiaren aberastasuna suposatzen du, harreman bisual eta fisikoak oinarri.


DISEINURAKO FAKTORE EZBERDINAK

_ Argiztapen naturala eta aireztapena: 

_IPARRALDEKO FATXADAN, oihal horma itxitura egonda, hau izango da argiztapen orokor edo difusorako iturri nagusia. Argi sarrera gainontzeko fatxadatan baino uniformeagoa izango da eta ez da eguzki babesik ezarriko. Ohial horma finkoa izango da irekierarik gabe.

_HEGOALDEKO ITXITURAN, hormigoi polimerozko itxitura aireztatua izanik eta fatxada itsu bezala ulertuz,  argiztapen fokalera bideratutako zirrikituak planteatzen dira bertan. Zirrikitu hauek bermatuko dute eraikinaren aireztapena, bertan leiho erabilgarri linealak kokatzen direlarik. Hauen kokapena, erabileren behar eta erabiltzaileen posizioen araberakoa izango da.


Instalazioak sabai faltsu eta zorutik bideratuko dira, egituratzailea den hormigoia bistan geratuz.
Era berean, erabilera guztiak ikusgarriak izango dira komunikazio nukleotik, lotura bisuala handituz.

         



Erabilera ezberdinen arteko harremana islatzen da. igogailua guneen sarrerekin dago konektaturik, egituraren parte izateaz aparte harreman fisikoa lantzen da, irekitzean guneen sarrerara bideratzen zaituena. Eskailera harreman bisualaren oinarri da, beirateen bidez gelen aktibitate guztia nabari baita. Guneen lotura ahalbidetzen du, eraikin konplexu eta bateratua sortuz. Gainera, eraikinak berak, kanpo espazioekin harremana lantzen du sarrera, terraza eta igerileku / baratze bitartez.
           



Erabilera banaketa hauek hemen ikus daitezke, harreman fluxuak eta azalera/ solairu ezberdinen konbinaketa.



SOLAIRUZ SOLAIRU PROGRAMA OSOA ERAIKINEAN.












Espazio publikoaren planteamendua.