jueves, 22 de diciembre de 2011

PROIEKTUAREN GARAPENA


Mendozaren behar eta baldintzei erreparatuta, herriaren nekazal izaera berreskuratzea finkatu dugu proiektuaren garapenerako helburu nagusi bezala. Horrela, indarra galtzen ari den nekazal kutsu hau berreskuratuko dugu puntu estrategiko ezberdinak garatuz:LANA_TURISMOA_HEZKUNTZA.

Honen arabera, Mendozarako gauzatutako programak bi ardatz nagusi jarraitzen ditu.
Alde batetik, herri nekazariaren motore izango den nekazaritza eskola eta bestetik, herri nekazari hau erakutsiko duen ibilbide erakusleihoa.

Herrian zehaztutako gune hauetako bakoitzak, ekarpen
espezifiko bat gehituko dio gure programari, tokian tokiko beharrei erreparatuta. Horretarako, 3 puntu estrategiko finkatu ditugu, herri osoan zehar garatuko den ibilbide didaktiko horretatik aparte.

Herri osoan zehar interbentzio bateratu bat egitea izan da gure helburu printzipala. Horregatik, erabilera ezberdinetara moldatuko dugun eraikuntza arineko modulua sortu dugu, ezarritako aurrebaldintzei egoki moldatzeko gaitasuna duena.


Helburuak aurrera eramateko ahalik eta inpaktu gutxieneko interbentzioak egiten saiatu gara, malgutasun eta arintasunez jokatuz eta gaur egungo eraikuntzak mantenduz. Sortutako eraikin berriak ere, gaur egungo eraikuntzen bolumetriatik abiatuz sortu ditugu.












1_GUNE ESTRATEGIKOA: NEKAZARITZA ESKOLA





2_GUNE ESTRATEGIKOA: GIZARTE ETXEA ETA BOLATOKIA






3_GUNE ESTRATEGIKOA: HERRITARRAK NEKAZARITZARA BULTZATEKO GUNEA ETA BILTEGI KOMUNITARIOA


martes, 4 de octubre de 2011



Erliebea: Ipar mendebaldean dauden mendien babesa eta landen ureztapenerako beharrezkoak diren ibaiak.


Gizakia: Antzinatik zeuden herri txikiak eta hauen ondean eskalaz kanpo daudela diruditen azpiegitura erraldoiak (Forondako aireportua eta Gasteiz).



Errepideak: Gure herriendako muga diren autobideak eta bata bestearekin lotzen dituzten bidexkak.



Landalurrak: Ingurua ulertzeko ezinbestekoak, ingurua sortzen dutenak, paisaia, lana, giroa... bertako bizitza.



Azken faktore honetan zentratu gara inguruko analisia egiterakoan.







Hiru herriak gertutasunetik aztertzerakoan bakoitzaren lursailetan zentratu gara. Urtaroen edota urteen poderioz izan duen bilakaeraz ohartuta, paisaian aldaketa nabarmena antzeman da. Elikagai aukera zabaletik hasi, hala nola patata, zerealak, erremolatxa, etab. eta bilakaeran elikagai bateranzko bidea hartzen ari dela ikusten dugu, erremolatxa produzitzera hain zuzen ere. Elikagaien etekin ekonomikoaren eragina da guzti hau, bertako lan egiteko modua eta paisaia aldatzen ari dena. Monokultiborako bidea hartzea saihestu eta birplanteamendu bat egiteko beharrean ikusten gara.





Landa lurrek denboran jasan duten aldaketari erreparatuz gero, garbi ikus genezake zein izan den hauen garapenaren joera. Hasiera batean landa lurrak jabe ezberdinen artean eta jaki ezberdinetan bereizten baziren ere, egun lur hauek zati handiagotan daude banaturik, jabeak eta jakiak kopuruz jeitsiko direlarik.


Datozen urteetan gerta daitekeenaren estimazio bat eginez, batez ere erremolatxaren eskutik, monokultibora iritsi gaitezkeela aurreikus genezake.


Guzti honek nahitaezean, ondorioak ekarriko ditu baliabide humanoetan, makinarian eta produkzioan, hurrenez hurren. Baliabide humanoak murriztuz joango dira, makinariaren bitartez ordezkatuz joanez, ordezkapen ia absolutu batera iritsi arte. Produkzioa ere, aniztasuna galduz eta poltsiko gutxiagotan banatuz joango da, aurrerago esan bezala.



Monokultiboen harira…







Ezkerraldeko mapan, kultibo espezializatu edo monokultiboen hainbat adibide. Txinako arroza, Kolonbia edo Brasileko kafea, Kanarietako platanoa… Paisaian eragiteaz gain, zertan reagiten du herrialde osoen antolaketa produktu jakin baten ekoizpenera bideratzen denean?



La comida es invisible artikuluan azaltzen den bezala, herrialde osoak produktu espezifikoetara bideratzea eta elikadura sistema exportazioetan oinarritzeak oztopo eta kalte handiak dakartza. Ingurugiroarekin erlazionatutako kalteak alde batera utzita, eredu honek, lurraldearen antolamenduan ere eragin handia du.



Hazkuntzarako baldintza zurrunen ezartzea, zentral eta azpiegitura handiak eraiki behar izatea, produkzioaren mesedetara herri txikien desagertzea… Baldintzepn hauek islada eduki dute gure eremuan ere.



Gure eremura itzuliaz, beraz…





lunes, 12 de septiembre de 2011

TESTUEN INGURUKO HAUSNARKETA

LA ALIMENTACION UNA "NUEVA" FORMA DE VER LA CIUDAD

Globalizazioak abantaila asko ekarri dizkigu, baina ezin ahaztu honek bultzaturiko konpetentzia. Elikagaien gaia oso delikatua da, ez dut batere gaizki ikusten hiri mailan honelako ekintza bat aurrera eramatea. Azpeitiako kaleetan zehar ere zenbait tokitan jarri dituzte baratzak eta egia esan ingurua alaitu eta bizitzeaz aparte kontzientziaziora bultzatzen zaitu, ingurua eta garbitasuna errespetatuz, gaur egun lotsagarria baita zenbat zikinkeria botatzen dugun lurrera. Gaztetxoentzat ere interesgarria delakoan nago. Produkzioan eta arraioan erreparatuz, kalte handia eragin digu. Iada ez dakigu nongo elikagaian erosten ditugun, ez da erraza, kontu handiz begiratu behar baitira etiketak. Gurean lanpostu duinen alde borrokatzen dugu, ondo kobratu bai baina produktuak oraindik eta merkeago erostea gustatzen zaigu eta honekin ez dugu bertako ekonomia sustatzen. Horretaz gain alperrikako hainbat eta hainbat elikagaien garraioa, bertako nekazarientzako galera. Erditan ez dakigu kanpotik datorren produktua zer nolako baldintzatan tratatua izan den eta langileak zer nolako lan-baldintzatan diharduten. Kontzientziatu beharko gara Txina eta beste hainbat naziotatik datozen elikagai eta produktuei stop egite, hainbeste urtetan lorturiko lan baldintzak bertan behera geratu aurretik.

ECOALDEAS FRENTE A LA CIUDAD ELECTRICA

Bi kontzeptu kontrajarri hauen iritzian erreparatuz garbi dago hiri elektriko edo megalopolis hauen hazkuntzak ez digula aurrera begira lorpen handirik emango. Industri iraultzatik datorren hazte honek aurrera jarraitzen du hiriak handituz, guztia kontzentratu, hirian segurtasuna galduz, bizi-baldintzak eskastuz... Ez dakigu hainbeste zaborrekin zer egin. Teknologia aurrera doa baina guk egunerokotasunea darabilzkigu gailu elektrikoal, ordenagailu zein mobil zaharrak(askotan urtebete besterik ez dute) hondakin besterik ez dira bihurtzen, guzti hauek birtziklaezinak baitira. Energiaren behar handia dugu. Hiri handitan bizi den jendea ez da oso eskuzabala, alaia... Ekoaldeei begira oraingoz nahiko ekintza utopikoa dela nabari da baina honen lanen emaitzak soluzio ugari ekar ditzakela deritzot norberaren kontzientziaziorako, elkarrenganako laguntza bultzatuz, beste bizitze modu bat bultzatuz.

UNA CONSTRUCCION CULTURAL

Azken finean paisaia aztertzean nabari da nondik gatozen, nola bizi garen, ohiturak, kultura... Oso garrantzitsua bertako jendea ulertzeko. Hainbat urtetan bertako baserritarrek egin duten lana errespetatuz, paisaia bat lortu da. Zenbaitetan, adibide gisa otea landarearen kasuan bezala, belar txarra izan da nekazarientzat, eta bertako paisaiatik ezabatze nahian ibili dira. Badira zenbait biologo landare hau berreskuratu behar dugula deritzotenak, aspalditik gurean daukagulako. Ez dugu ahaztu behar ordea, arbasoek arrazoi bategatik ezabatu dutela gure paisaiatik, logika baten barruan, bere hortan ulertu behar da.